Etxea
Landetxeak 4 logela ditu, 3 bikotz eta laugarren bat matrimoniozko ohe, balkoi eta berezko komunarekin. Bigarren komun konpartitu bat dago, sukaldea eta egongela zabal bat lurreko-su eta telebistarekin.
Sukaldeak barra amerikar bat dauka, egongelarekin bat gela ereki eta zabala lortuz.
Indarteko logeletako leihoetatik izugarrizko bistak ageri dira.
Kanpokaldean jardina, aterpea eta barbakoa aurkituko ditugu. Ondoan, 120 urte dituen ogi labe zaharberritua dago.
Antzinean nekazal etxea izanda, oiloak eta antzaronak badira oraindik ere Indartean. Nahi izanez gero gure bezeroek etxeko nekazal lanetan aritzeko aukera izanen dute.



